Bakoitzaren ekarpena topatuz

Talde bizigarriak egiteko ikuspegi eta estrategiak

Helburua

Taldekide guztien ekarpena identifikatu eta balioan jartzea.

Ikuspegia

Taldekideen rolei begiratuko diegu. Zein uste duzu dela zurea? Eta gainerakoek zein uste dute dela zure ekarpena? Zertan zarete indartsu? Eta zer duzue indartzeko?
Kide guztien lanarekiko aitortza eta aukera berriei ateak irekitzeko parada egokia.

Norentzat

Taldeari sakontasun gehiagorekin begiratu nahi dioten horiei zuzendua. Pertsonen ekarpenari balio bat eman nahi diotenei.

Metodologia

4 orduko saioa.