Etsipenetik anbiziora

Ekintzailetza geure baliabideetatik: emozioak, hizkuntza, gorputza

Helburua

Egitasmoen abiatze faseetan dauden pertsona eta taldeen gaitasunak aktibatzen laguntzea.

Ikuspegia

Aldaketarako baldintzak indartu pertsonaren ahalduntzearen bidez, pertsonaren eremu guztiak aintzat hartuz: hizkuntza eta eskema mentalak bai, baina baita emozioak eta gorputz alderdia ere.

Norentzat

Egitasmoak abiatzen ari diren pertsonak, ekintzaileak, ikuspegi aktiboa bereganatu nahi duten profesionalak, bide berriak abiatzen ari direnak.

Metodologia

Tailer teoriko-praktikoak, parte hartzaileak norbere gaitasunez jabetzeko.

2 orduko 3 saio taldean + norberak landu eta garatzeko tresna metodologikoak.

Edukiak:

“Ezin dut” epaiak desegiten. Jabetzea
  • Gure munduaren hizkuntza-eraikuntza.
  • Kontzientzia emozionala: etsipena.
  • Garen behatzailearen kontzientzia.
  • Biktima ikuspegia.
Ikasketa, aldaketarako bide
  • Aldaketaren ardatzak.
  • Ekintzak, epaiak eta izatea. Aldaketa mailak.
  • Konfiantzaren bidea.
  • Elkarrizketa eraginkorrak: beharrei entzun eta erantzun.
Iparrorratza. Estrategiak anbiziora bidean
  • Kontzientzia emozionala: ekintzarako akuilu.
  • Identitate diseinu estrategikoa.
  • Irudi-mapa.