Ezberdintasuna berdintasunez

Talde bizigarriak egiteko ikuspegi eta estrategiak

Helburua

Ezberdinen parte hartzea sustatuko duten taldeak, konfiantza oinarri dutenak, osatzeko ikuspegia landu eta horri begirako estrategiak eskuratzeko bideak ezartzea.

Ikuspegia

Aukera ezberdintasuneko testuinguruak pertsonengan ezarritako mugak hautsi taldean, norberarekiko konfiantza eta taldearena landuz. Pertsonak ardatz dituzten taldeak eraikitzeko ikuspegia.

Norentzat

Bizitza erdigunean jartzeko helburuz jarduten duten enpresa eta elkarteetako kideak, lan-taldeetako arduradunak, berdintasun-politikak sustatu nahi dituzten langile eta eragileak, pertsona ahaldunduen eremuak eraiki nahi dituzten enpresa eta elkarteak.

Metodologia

Tailer teoriko-praktikoak, parte hartzaileek lan pertsonala zein taldekoa egingo dute.

Lau orduko bi saio + norberak lantzeko tresna metodologikoak.

Edukiak:

Norbere ikuspegiaren jabetzea
  • Interpretazioen eremua: ditugun “betaurrekoak”.
  • Besteen ikuspegiekiko dantza.
  • Mugen identifikazioa: hizkuntzan, emozioetan.
Pertsonatik taldera
  • Entzutea eta ulermena: elkarrizketa eraginkorrak.
  • Konfiantzarako estrategiak.
    • Kudeaketa emozionala.
    • Ekintzen koordinaziorako bideak.
  • Osagarritasuna eta ikuspegi anitza.
Izan nahi dugun taldearen diseinua