Konfiantza indartzeko bidea

Norbere ardatzetik jarduteko estrategiak

Helburua

Norbere ezagutza eta onarpenerako kontzientzia landuz, barne konfiantza indartzeko bideez jabetzea.

Ikuspegia

Kanpo begiradetan oinarrituriko konfiantza hauskorra gaindituz, ardatza geure baitan jarri eta geure baitan dauden konfiantzarako oinarriak jorratu, alde emozionala zein hizkuntza mailakoa elkar lotuz.

Norentzat

Taldean eta jendartean bere buruarekiko konfiantza sendoagoarekin egon eta izan nahi duten pertsonak. Munduan egoteko beste moduak bilatzen dituzten pertsonak. Libreago izan nahi duten emakumeak.

Metodologia

Tailer teoriko-praktikoak, parte hartzaileak norbere gaitasunez jabetzeko.

2 orduko 3 saio taldean + norberak landu eta garatzeko tresna metodologikoak.

Edukiak

Konfiantzaren oinarria: kontzientzia emozionala
  • Garen behatzailea.
  • Konfiantza vs beldurra.
  • Konfiantzaren kanpo faktoreak.
Barne konfiantza. Bideak
  • Hizkuntzaren izaera eraldatzailea.
  • Norbere eredu mentalen ezagutza eta arrakalatzea.
  • Hizkuntz ekintzen bidez konfiantza elikatzeko bideak.
Konfiantzaren gorpuzkera
  • Geure baitako lurraren bila.