Gure webgune, hedabide edo inguru digitalak cookieak erabiltzen ditu gure erabiltzaileen nabidazioa neurtzeko eta aztertzeko.
Koordinazio lana eraginkortuz
Koordinazio lana eraginkortuz
Helburua
Lan prozesuetan elkarren arteko komunikazioa eta koordinazioa hobetzeko esperientzia. Egiteko bat (zeregina) pertsona ugariren artean egitea errazago eta eraginkorrago izateko moduetara gerturatzea proposatzen duen bizipena.
Ikuspegia
Talde lanean, elkarren arteko komunikazioaren kalitateak berebiziko garrantzia du. Elkarrekin, zeregin edo proiektu bat aurrera ateratzeaz ari garenean, elkar koordinatzeak, elkar komunikatzea esan nahi du. Hori taldean nola den erreparatzeko gonbidapena luzatzen dizuen tailer honek, eta ikuspegi formatiboagoan, hobeteko gako nagusiak non dauden ezagutzeko aukera emango dizue.
Norentzat
Lan egiteko egun dituzuen moduak fintzeko gogo eta beharra sentitzen duzuen taldeei zuzendua. Elkar koordinatzeko moduetan gaizki-ulertu eta ondoriozko tentsioak identifikatzen dituzuenentzat. Hobe antolatzeko moduak aztertu eta probatu nahi dituzuen lantaldeentzat.
Metodologia
6 orduko saioa: jolasa, hausnarketa eta formazioa uztartzen dira. Orain dagoen moduari arreta jartzetik, zer-nola izan daitekeen beste modu batera irudikatuz.
Elkarrekin bazkaltzeko tartea ere eskaintzen da.