Nor Gara?

Nor Gara?

Helburua

Taldea osatzen duten pertsonak elkar gehiago ezagutzea eta modu honetara elkarrekiko konfiantza indartzea helburu duen esperientzia da. 

Ikuspegia

Ordu mordoa ematen dugu lan eremuetan. Ezagutzen al ditugu ordea ondoan ditugun lankideak? Gure lantaldekoak? Ezagutzen al duzu zure ondoan esertzen den pertsonaren hobby berezi hori? Maniarik handiena? Bizitzako pasadizo berezi hori?

Ondo pasaz elkar gehiago ezagutu eta elkarrekiko konplizitatea errazten duen tailerra da hau. Harremanen eremuak edozein talderen bizian eta osasunean duen garrantzia aintzat hartuz, lanari loturikoak ez diren gaien bueltan, esperientzia atsegin bat konpartitzea eskaintzen du tailer honek.

Norentzat

Harremanaren eremua indartzeko beharra eta gogoa sentitzen duzuen taldeentzat: enpresa, eragile sozial, hezkuntza eremuakoak, instituzionalak…

Egunerokotasunetik atera eta lana (zereginak) aparte utzita, tarte batez taldea osatzen duzuen pertsonek, eta soilik pertsonek, zentralitate osoa izatea bilatzen duzuen taldeentzat pentsatua.

Metodologia

4 orduko saioa. Andoainen (Gipuzkoa) kokatua dagoen Leitzaran bailaran.