Norbere lemazain

Taldeen kudeaketa eta lidergo bizigarria

Helburua

Norbere buruaren ahalduntzetik, lidergo eraldatzailerantz pausoak emateko bidea laguntzea. Lidergo osorako bidea lagundu.

Ikuspegia

Aldaketa personaletik aldaketa kolektibora. Eraldaketaren eremu guztiak aintzat hartuz: pertsona ardatz (hizkuntza eta eskema mentalak, emozioak eta gorputza).

Norentzat

Talde eremuetan diharduten pertsonak, eragin eremuetan jarduten dutenak, norbere eraldaketatik eraldaketa sozialerako gaitasunak indartu nahi dituzten pertsonak.

Metodologia

Tailer teoriko-praktikoak, parte hartzaileak norbere gaitasunez jabetzeko. Bizipenean oinarrituriko ikasketa.

5 orduko 4 saio taldean + norberak landu eta garatzeko tresna metodologikoak (edo 2 orduko 8 saio).

Edukiak:

1. Pertsona, aldaketa eta eraldaketarako sujetu

Nondik. Begirada
  • Pertsona, behatzailea. Interpretazio munduaren kontzientzia.
Nola. Geure bitartekoak
  • Hizkuntzaren boterea: adierazpenekin mundua sortzen (aldatzen).
  • Emozioak: etsipenetik anbiziora, aldaketa bidea.
  • Gorputzetik adierazi eta aldatu.
Nora. Aldaketaren diseinua eta eraikuntza
  • Izan nahi dugunerako pausoak: ekintzak, iritziak eta izatea aldatzeko bidea. Orainetik etorkizunera.

2. Pertsona taldean eta munduan. Aldaketa kolektiboa

  • Alde anitzeko ikuspegia: ertz anitzeko ikasketa.
  • Ulermena eta entzutea: elkarrizketaren ardatzak.
  • Konfiantza ardatz duten taldeak sortuz.
  • Taldeko izaera eta aldaketa disenua, iparrorratz kolektiboa.