Harago aholkularitza

Eragile ezberdinen arteko bitartekaritza baliatuz, edota zerbitzu berezituak zuretzat gauzatuz, Haragok zubi lana egingo dizu. Zeure mugetatik harago iristeko, zeure bidea errazteko. Zeu eta zeure helburuen arteko zubi izango gara, arlo ezberdinetan: higiezinen esparruan; komunikazio eta koordinazioan; elkarbizitzaren eremuan; aldaketa prozesuak laguntzen (coaching); talde antolaketarako formazioan… Eta beharrezkoak dituzun eremuetan.

Zeuk aurrera eraman ezin duzun hori egiteko bideak jarri eta bitartekoak bilatzen ditugu, baita hastear dauden ibilbideetan ere.

Aran Erasun Urtzelaieta Harago

Aran Erasun Urtzelaieta

Zuzendari. Coach. Trebatzaile. Formatzaile. Bide lagun.

Hernaniartutako andoaindarra (Gipuzkoa) naiz, komunikazioan eta talde kudeaketa lanetan urte luzez aritua, eraldaketa beti kezka. Azken aldian (amatasunarekin bat begirada zabaltzen) sormena eta aldaketa elkartzen diren eremuan nabil bilatzen, ikasten eta eraldaketa prozesuak laguntzen, barrutik hasita. Eraldaketa norberarengandik hasten baita, norbere kontzientziatik. Ni izanik, bidaide. Eta Harago, zubi.