Harago Zerbitzuak

Norbere jarduera aurrera eramateko eremu ezberdinetako laguntza behar izaten dugu enpresa, elkarte eta instituzioek. Harago Aholkularitzak muga horietatik harago joaten lagunduko dizu, zeuk aurrera eraman ezin duzun hori egiteko bideak jarri eta bitartekoak bilatu.

Eragile ezberdinen arteko bitartekaritza baliatuz, edota zerbitzu berezituak zuretzat gauzatuz, Haragok zubi lana egingo dizu. Zeu eta zeure helburuen arteko zubi izango gara, arlo ezberdinetan: lurralde antolamenduaren eta ingurumenaren esparruan; komunikazio eta koordinazioan; elkarbizitzarako plangintzetan; aldaketa prozesuak laguntzen (coaching-a baliatuz, besteak beste); talde antolaketarako formazioan… Eta beharrezkoak dituzun eremuetan.

Zure bidea urrunago iritsi dadin. Zure bidea errazten. Baita, hastear dauden ibilbideetan, zure egitasmoa bideragarri izan dadin proposamen, eskaintza eta laguntza praktikoa ere eskaintzen.

Harago Aholkularitzak eremu hauetan lagunduko dizu, besteak beste:

Harago aholkularitza organizatiboa

AHOLKULARITZA ORGANIZATIBOA

null

PERTSONA ETA TALDEEN BIDE LAGUNTZA

null

ELKARBIZITZA EGITASMOETARAKO BIDE LAGUNTZA

null

ANTOLAKETA ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK

null

LURRALDE ANTOLAMENDU ETA HIGIEZIN EGITASMOETARAKO ZERBITZUAK