Aholkularitza organizatiboa

Enpresa, talde eta entitateetan beharrezkoa den garapena laguntzen dugu, eremu kolektiboak bizitzen dituzten pertsonen ahalmenak ardatz. Formakuntza, trebakuntza eta coaching laguntza baliatuz, talde ahaldunduen bide lagun gaituzu. Pertsonak lan eremuen ardatzean jartzeko bidea laguntzen dugu. Gaitasun eta ahalmenetatik, harago iritsi eta mugak gainditzeko.
  • Formazioa eta trebakuntza lidergo eta komunikazio gaitasunetan. Izaera teoriko zein praktikoa duten ikasketa guneak errazten ditugu, lantalde eta gune kolektiboetako kideen trebakuntza pertsonala lantzeko.
    Zuzendaritza eta lidergo gaitasunen inguruko ikasketa eremuotan taldeko elkar-ikasketa elikatzen da, eta banako trebakuntzarekin osatu.
  • Taldeen ahalduntzerako laguntza. Taldeen gaitze osorako prozesu kolektiboa laguntzen dugu, talde eraginkorren osagarritasunaren ikusmiran. Taldeko jabetzea, talde biziak eratzeko ikusmiran.
  • Aldaketa prozesuetarako laguntza eta erraztailetza. Taldeen aldaketa prozesuaren bide laguntza eskaintzen dugu, bai gatazka egoeren inguruko begirada landuz, baita iparrorratz berriak marraztu eta eraginkortasun eta bizigarritasunerako bidea egin ahal izateko ere. Coaching laguntza, taldeek beren bide propioa egiteko.