Elkarbizitza egitasmoetarako bide laguntza Harago
Elkarbizitza egitasmoetarako bide laguntza Harago

Elkarbizitza egitasmoetarako bide laguntza

Aldaketa bizitzeko eremu berriak eraikitzearekin lotua dago maiz. Ikuspegi ezberdinen elkarbizitzari oraindik zeregin den eremuetarako bide laguntza eta aholkularitza eskaintzen dugu, ikuspegi estrategikoa eskainiko duen begirada batetik.

Ikuspegi ezberdinen arteko elkarbizitza oinarri izango duten eremu, egitasmo eta etorkizun bideak eraikitzeko beharrezko laguntza bideratzen dugu.

Alde batetik, eremu instituzional eta sozialean garatzekoak diren planen diseinua garatu eta laguntzen dugu, eta horretarako beharrezko bitartekoak eskuratzeko bidea egin.

Horrez gain, planen garapen eta kudeaketarako laguntza eskaintzen dugu, koordinazioa eta erraztailetza baliatuz.