Lurralde antolamendu eta higiezin egitasmoetarako zerbitzuak

Behar duzun lurra, eraikina bilatzen laguntzen dizugu, baita hori zehaztu eta lortzeko behar duzun ezagutza eskuratzeko tresnak eskaini ere.

  • Lokalizazio aholkularitza

Higiezinen inguruko aholkularitza eskaintzen dugu enpresa eta inbertsiogileentzat, bide bakoitzerako aukera egokiena eskainiz. Merkatu ezagutza zabala erdietsi dugu, eta egunerokotasunez berritzen dugu euskal higiezinen merkatuan dagoen eskaintzaren informazioa.

Bulegoak. Bulego lanetarako higiezinen lokalizazioa eskaintzen dugu, bai eraikin berriak, berritze prozesuan daudenak, giltza eskuetan jasotzeko egitasmoak, eraikin amaituak, pisu banakoak zein eraikin osoak.

Errentarien beharrak identifikatzen laguntzen dugu, espazioaren ezaugarriak zehazteko. Era berean, alokairurako baldintzak hitzartzeko aholkularitza eskainiz. Aukera eta alternatiba egokiak finkatu zein okupazio baldintza egokien inguruko irtenbideen inguruan aholkulari gara.

Lurra. Eskuragarri egon daitezkeen lur sailen ezagutza, bai amaiera faseetan daudenak zein etorkizuneko egitasmoetarako baldintzak eskaintzen dituztenak ere. Azken kasuotan fase bakoitzerako aukera ezberdinak proposa ditzakegu, beharren arabera.

Aurre-komertzializazioa eta bezero finalista bilatzeko laguntza.

  • Merkatu inteligentzia

Higiezinen merkatuaren inguruko informazio eguneratua eskaintzen dugu, eraikuntza zein ekonomia jarduera ekonomikoen joera eta aurreikuspenak jasoz. Hala, enpresa edota jardueraren behar eta helburuen araberako analisiak hobetzeko bitartekoak eskaini nahi ditugu.

Gure estaldurak bulegoen, komertzioen zein industriaren sektoreak biltzen ditu, hiru hileko txostenen zein azterketa berezituen (behar propioei egokituen) bitartez.

  • Higiezin bideragarritasun azterketak

Kudeaketa urbanistikoaren egoera ezberdinetan, lur sailen erabilgarritasun-egoeraren analisia jasotzen duten merkatu azterketak garatzen ditugu, egitasmo edota helburu zehatza baten inguruko eskaintzaren analisia eginez (lehen eta bigarren mailako merkatuan), eskaera potentzialaren zein dagoen eskaintza horren absortziorako kuota barne.