
Natur eremuetan garatutako bizipenek pertsona eta taldeetan duten eragina oinarri dugu tailer hauetan. Naturan egoteak berak, beste toki batetik aritzera gonbidatzen gaituelako, eguneroko lan eremutik atera eta elkarrekin horrelako esperientzia bat bizitzea oso lagungarri izaten da taldearen osasunerako.
Helburu ezberdinei zuzenduta izaten dira saio hauek. Besteak beste:
- Talde izaera indartzeko. Pertsona multzoa izatetik, ekipo izatera igarotzeko.
- Taldekideen arteko komunikazioa eta koordinazioa hobetzeko.
- Elkar gehiago ezagutuz konfiantza elikatzeko.
- Egun dauden lidergo ereduak identifikatu, eredu berrietara begirada zabaltzeko.