Pertsona eta taldeen bide laguntza Harago
Pertsona eta taldeen bide laguntza Harago
Pertsona eta taldeen bide laguntza Harago

Pertsona eta taldeen bide laguntza

Coaching laguntza eskaintzen dugu, pertsona eta taldeak beren bidearen jabe egiteko ikuspegiaren araberako bide laguntza. Protagonista zu zeu: garapen pertsonala eta kolektiboa.

Mugatzaile diren barne osagaiak ezagutu eta gainditzen, helburu propioak ikusarazi eta horien araberako bidea zedarritzen, eta zeure ahalmenen jabe egiten izango gaituzu bide lagun. Mugak ezagutu, hauek gainditzeko. Jabetu, jabetzeko.

Coaching laguntzak pertsona du ardatz, beraz pertsonaren eremu guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza (eskema mentalak), emozioak eta gorputza. Sentitu, pentsatu eta egiten duguna aldatzeko bidean izango gaituzu lagun.

  • Coaching pertsonala. Norbere bizitzaren lemazain egiteko bide laguntza.
  • Talde coachinga. Enpresa eta taldeetan ahalduntze prozesuak garatzeko bide laguntza.