Amorrua
gorpuztu
Jabetze emozionalerako bidea
Helburua: Amorruari bidea ixten dioten barne mugak ezagutu eta horiek bizipenetik gainditu, emozioen balioaz jabetuz.
Ikuspegia: Norbere botere eta gaitasunen eremua zabaltzeko ikusmira, jabetze emozionaletik. Gorputz eta hizkuntzatik amorruarekiko (eta emozioekiko) loturez jabetzeko bidea egitea.
Norentzat: Beren buruarekiko konfiantza sendoagoarekin egon eta izan nahi duten emakumeak, munduan egoteko beste moduak bilatzen dituztenak, libreago izan nahi dutenak.
Metodologia: Tailer teoriko-praktikoak, bizipenean oinarrituriko ikasketa. 12 ordu taldean + norberak landu eta garatzeko tresnak
Edukiak:
Mugez jabetzea: ereduen eragina
- Historia pertsonala eta pertsonaien eraikuntza: ze-zenbat emakume naiz?
- Amorruari bidea ixten dioten iritzi mugatzaileak
- Besteen begiradaren eragina eta norbere begiradaz jabetzea
Amorrua eta jabetze emozionala. Bideak
- Auto ezagutza eta garapenerako bideak: balioa norberarengan
- Hizkuntzaren izaera eraldatzailea: motoreak
- Norbere eredu mentalen arrakalatzea, bizipenetik: gerlariaren balioa
- Emozioak norbere boteretze eremu: amorrua motore
Gorputzetik eta gorputzaz
- Geure baitako suaren bila
- Mugen eremutik hazkundearen eremura
- Norbere ipar-orratzaren ezagutza: arreta osoa, mugimendua, sormena