Lana eraginkortuz
Komunikatuz, prozesua olioztatu
Helburua: Lan prozesuetan elkarren arteko komunikazioa eta koordinazioa hobetzeko esperientzia. Egiteko bat (zeregina) pertsona ugariren artean egitea errazago eta eraginkorrago izateko moduetara gerturatzea
proposatzen duen bizipena.
Ikuspegia: Talde lanean, elkarren arteko komunikazioaren kalitateak
berebiziko garrantzia du. Elkarrekin, zeregin edo proiektu bat aurrera ateratzeaz ari garenean, elkar koordinatzeak, elkar komunikatzea esan nahi du. Hori taldean nola den erreparatzeko gonbidapena luzatzen dizuen tailer honek, eta ikuspegi formatiboagoan, hobeteko gako nagusiak non dauden ezagutzeko aukera emango dizue.
Norentzat: Lan egiteko egun dituzuen moduak fintzeko gogo eta beharra sentitzen duzuen taldeei zuzendua. Elkar koordinatzeko moduetan gaizkiulertu eta ondoriozko tentsioak identifikatzen dituzuenentzat. Hobe antolatzeko moduak aztertu eta probatu nahi dituzuen lantaldeentzat.
Metodologia: 6 orduko saioa: jolasa, hausnarketa eta formazioa uztartzen dira. Orain dagoen moduari arreta jartzetik, zer-nola izan daitekeen beste modu batera irudikatuz. Elkarrekin bazkaltzeko tartea ere eskaintzen da.