Zuretzat
Arduradunentzat bidelaguntza prozesua, bakarkako saioen bitartez.
Zure egitekoa modu eraginkorrago edo eramangarriago baterantz urratsak eman nahi dituzun horri zuzendua, Postuak ekartzen dizun erantzukizuna segurtasun eta arintasun gehiagoz eramateko. Espazio intimoago bat, topatzen dituzun zailtasunen aurrean egiteko modu desberdinak bilatzeko: emozionalki, komunikatiboki, ardura eta kokapena hartzeko moduan…
ZER-NOLA
- Hasiera elkarrizketa: fokoa eta hitzarmena.
- 6 coaching saio, bakoitza ordu eta erdikoa.
- Konfidentzialtasuna bermatuko dugu prozesu osoan.
Zertarako
Ekintzailetza prozesuetarako, proiektu eta lan eremu berrien sorreran: xedearekin konektatzeko, norbere balioak bereizi eta garatzeko, erabakiak hartzeko.
Lanaren eta bizitzaren eremuan aldaketa laguntzeko: zer ez dabilen ondo topatzeko, besteena eta nirea bereizteko, neure lekua sortzeko, neure balioak bereizteko.
Eremu organizatiboetan erantzukizuna kudeatzen lagundu eta garapen bide bilaka dadin errazteko.
Erabakiak hartzeko bidea laguntzeko, sakoneko erabakitze gaitasunarekin konektatzeko, norbere burua entzuteko.
Norentzat
- Talde arduradunentzat.
- Emakumeentzat.
- Garapena bilatzen duten pertsonentzat.
- Ekintzaileentzat, sortzaileentzat.
Nola
Beharra entzuten dugu, beharra entzuten laguntzen dugu.
Coaching espazioa sortzen dugu: konfiantza, errespetua, entzutea.
Bakoitza da espazio honen protagonista, gu bidelagunak gara zeure burua entzun dezazun.
Gorputza duzu iparorratz, berarekin konektatuz zeure ahalmena hedatzen da.
Begirada sistemikoa: elkar eraginean zara.
Jabetze emozionala: sentitzen duzunetik ikasiz, erantzukizuna hartuz.
