Harago aholkularitza

Haragok zubi lana egingo dizu, zerbitzu berezituak zuretzat gauzatuz edota eragile ezberdinen arteko bitartekaritza baliatuz. Zeure mugetatik harago iristeko, zeure bidea errazteko. Zeu eta zeure helburuen arteko zubi izango gara, arlo ezberdinetan: aldaketa pertsonal eta kolektiboak laguntzen; talde antolaketa eraginkortzeko formazioan; lidergo eredu berritarako trebakuntzan; komunikazio eta koordinazioan; higiezinen esparruan… eta beharrezkoak dituzun eremuetan.

Zeuk aurrera eraman ezin duzun hori egiteko bideak jarri eta bitartekoak bilatzen ditugu, baita hastear dauden ibilbideetan ere.

Aran Erasun Urtzelaieta

Sortzaile. Coach. Trebatzaile. Formatzaile. Bide lagun

Garapena, sormena eta zentzumenak elkartzen diren eremu horretan dauka arreta jarrita, sakoneko jakindurien bilaketan bide lagun. Pertsona eta taldeen eraldaketa bideetan emozio zein gorputzetik harago iristeko bideak ibiltzen, izatetik aritzeko.

Enara Izagirre Arrizabalaga

Coach. Trebatzaile. Formatzaile. Bide lagun

Harago begiratzeko ikusmira hartuta, pertsonen eta eremuen arteko harremana garden sumatzen du, eta begirada sistemiko horretatik garamatza aldaketa bideetan. Natural aritzen da, eta naturan topatzen du funtsa, taldeen zerbitzura jartzeko.

Joxean Agirre Agirre

Baliabideen bilatzaile. Egitasmoen kudeatzaile

Harremanen hariak josten etengabe, beharrak entzuteko eta horiei irtenbideak bilatzeko grina ekartzen digu. Soluzioak pizten ditu espazio eta zerbitzu beharrak dauden eremuetan. Ezinezko dirudiena posible bilakatzen digu.