Bizitzen dugun horretatik ikasten dugulako
Zer
Bizipenetan oinarrituriko ikasketa, naturan. Beste toki batetik aritzera gonbidatzen gaitu naturan egoteak berak. Eguneroko lan eremutik atera eta elkarrekin esperientzia bat bizitzea lagungarri izaten da taldearen osasunean.
Bertan garatzen ditugun dinamikek, talde izaera, elkar ezagutza eta konfiantza indartu, taldean dauden gaitasunak edo eta rolak ezagutu, komunikazio eta koordinazioa hobetzeko moduak identifikatu edo eta lidergo modu berriak arakatzeko aukera eskainiko digute.
Norentzat
- Lan taldea indartzea erronka duten guztientzat. Izan enpresa, elkarte edo instituzio bateko lan taldea.
- Eguneroko lan eta zereginen eremutik atera eta elkarrekin esperientzia desberdin bat bizi nahi duzuen taldeentzat.
- Identifikatua duzuen zailtasun bat jorratu nahi duzuen horientzat.
Nola
Elkarrekin dinamika ezberdinetan bizitakoa aztertu eta horren inguruko gogoeta sustatzeko elkarrizketari tokia ematen diogu. Hortik, aldatu, hobetu edo indartu nahi dena izendatu eta horretarako ekintza zehatzak definitu ahal izateko.