Coach, trebatzaile, bidelagun.
Antolakunde biziek jendartean eta lurraldean benetako eragina dute, horregatik Haragok liderrak eta lantaldeak laguntzen ditu barne bizitza osasuntsua eraikitzen: elkarlanetik, entzute aktibotik eta pertsonen garapenetik abiatuta.
Lidergo eredu berriek oreka eskatzen dute lantaldeen potentzial osoa askatzeko, zein boterea partekatzea, entzutea, eragin emozionalez jabetzea zein propositoarekin konektatuta eta erabakiortasunez aritzea.
Aran Erasun Urtzelaieta
Harago Aholkularitzako sortzaile eta zuzendari, komunikazio eta lidergo gaietan aholkulari gisa laguntzen ditut antolakunde, lantalde eta lidergoak. EHUn lizentziatu nintzen kazetaritzan, eta komunikazioaren zein harremanen inguruko begirada eraldatu zidan Coaching eta Talde Lanerako ikasketak (MU masterrean Coach zertifikatua). Antolakundeen kultura organizatibo osasuntsuetarako ibilbideetan bidelagun topatuko nauzue genero ikuspegitik edota begirada biozentrikotik, besteak beste.
Berdintasun Agentea naiz (EHU masterra), eta aldaketarako hazi. Kultura, harreman eta taldeetan parekidetasunerantz daraman eraldaketa horretan, bidelagun eta eragile. Hain zuzen ere, Jabe Programa sortu nuen emakumeak* ahaldundu eta lidergo osoagoak garatzeko.
Gure balioak
Bizitza erdigunean
Lanean eta bizitzan, jarduteko modu bizigarriagoen bila gabitza
Sustraietatik
Garenetik, euskaratik eta gure lurretik ari gara
Osoki
Gorputz, emozio, pentsamendu
