Talde prozesuak
Zertarako
Taldea Zaintzeko. Eguneroko zereginetatik atera eta taldearen osasunari begiratzeko. Iraunkorki edo saio solteak.
Talde izateko. Talde berrien sorrera oinarri sendoen gainean garatzeko edo taldea izanik, ekipo moduan aritzeko.
Gatazkak aukera bilakatzeko. Desberdintasunak arazo izatetik aukera izatera igarotzeko, edota gatazkari talde zein pertsona bezala hazteko modu bezala begiratzeko.
Aldaketa-garapen prozesuak errazteko. Bizitza erdigunean kokatuko duten kultura organizatibo edo eta lidergo eredu berriak bilatzen dituzuenei laguntzeko.
Norentzat
Proiektu sozial, kooperatibo, elkarte edo eta modu berriak topatu nahi dituzuen enpresentzat edo bertako lan taldeentzat.
Instituzio publiko eta administrazioko lan taldeentzat.
Pertsonekin lan egiten duzuen entitateentzat.
Nola
- Taldearen beharra entzuten dugu.
- Lan proposamena elkarrekin adostu eta bidean ebaluatuz garatzen ditugu.
- Aholkularitza organizatiboa eskaintzen dugu, agertzen diren zailtasunak lantzeko gure begirada eskainiz.
- Ikuspegi sistemiko batetik aritzen gara, elkar eraginean dagoen horri guztiari begiratuz.
- Taldea bera bere prozesuaren protagonista bilakatuz. Taldeak badaki, topatu dezan errazten dugu.
- Natur Bizipenak, elkarrekin naturan bizitako esperientzietatik ikaspenak eta gogoetak ateratzeko..