Taldetik
ekipora
Pertsona anitz, helburu bakarra
Helburua: Talde izaera indartzea.Pertsona talde batetik harago, ekipo bat
bezala aritzearen sentimendua bizitu edota indartzea.
Ikuspegia: Lan prozesu edo zeregin bat konpartitzea edota talde bezala erronka edo lan prozesu bati heltzea ez da gauza bera. Maiz ikusten ditugu elkarren ondoan ari diren pertsonak, baina bakoitza “dagokion” lanaren atal horri soilik begiratuz. Modu horretara aritzeak taldearen energia eta
potentzialitatea ahultzen duela uste dugu. Talde batetik ekipo baten moduan lan egitera igarotzeak dauzkan aldeez jabetu eta ekipo moduan aritzearen bizipenera gerturatzea bilatzen dugu bizipen honekin. Ezberdintasunez sumatu, eta lanerako modu berri bati atea zabaltzeko gonbidapenarekin. Inguruaz gozatu, egunerokotasunetik atera eta elkarrekin ondo pasaz, talde kohesioa indartzeko aukera eskaintzen dizue tailer honek.
Norentzat: Lan eremu bat konpartitzen duten pertsona taldea izatetik, ekipo izatera igaro nahi duzuen horientzat egokia da bizipen hau. Nola
aritzen zareten gogoetatik hasi eta nola posible duzuen aritu bizitzen hasteko aukera eskainiko dizue esperientziak. Ekipo bezala aritzen zaretenak ere, hau indartu eta ospatzeko aukera ere baduzue tailer honekin.
Metodologia: 3 orduko saioa. Elkarrekin erronka bati aurre egin beharko diozue talde bezala. Gai izango ote zarete? Talde dinamika eta gogoeta.