Zer

Aholkularitza, bitartekaritza eta bide laguntza zerbitzuak eskaintzen ditugu, enpresa, elkarte, entitate eta pertsonentzat. Komunikazioa eta zubia gara, bakoitzak bere bidea egiteko behar dituen gune, gaitasun, tresna eta bitartekoak eskaintzeko eta bilatzeko. Lurretik pertsonetaraino.

Begirada

Pertsona eta entitateen gaitasun eta ahalmenak dira geure begiradaren oinarri. Norbere bideaz jabetzeko, ahalmen guztiak askatzeko bidaide gara. Mugetatik haragoko bideak egiteko beharrezko zubiak bilatzen, eraikitzen… eta ibiltzen. Laguntzen.

Zerbitzuak

Norbere jarduera aurrera eramateko eremu ezberdinetako laguntza behar izaten dugu enpresa, elkarte eta instituzioek. Harago Aholkularitzak muga horietatik harago joaten lagunduko dizu, zeuk aurrera eraman ezin duzun hori egiteko bideak jarri eta bitartekoak bilatu.

Eragile ezberdinen arteko bitartekaritza baliatuz, edota zerbitzu berezituak zuretzat gauzatuz, Haragok zubi lana egingo dizu. Zeu eta zeure helburuen arteko zubi izango gara, arlo ezberdinetan: lurralde antolamenduaren eta ingurumenaren esparruan; komunikazio eta koordinazioan; elkarbizitzarako plangintzetan; aldaketa prozesuak laguntzen (coaching-a baliatuz, besteak beste); talde antolaketarako formazioan… Eta beharrezkoak dituzun eremuetan.

Zure bidea urrunago iritsi dadin. Zure bidea errazten. Baita, hastear dauden ibilbideetan, zure egitasmoa bideragarri izan dadin proposamen, eskaintza eta laguntza praktikoa ere eskaintzen.

Harago Aholkularitzaren eremu hauetan lagunduko dizu, besteak beste:

Aholkularitza organizatiboa

Enpresa, talde eta entitateetan beharrezkoa den garapena laguntzen dugu, eremu kolektiboak bizitzen dituzten pertsonen ahalmenak ardatz. Formakuntza, trebakuntza eta coaching laguntza baliatuz, talde ahaldunduen bide lagun gaituzu.

Coachinga

Coaching laguntza eskaintzen dugu, pertsona eta taldeak beren bidearen jabe egiteko ikuspegiaren araberako bide laguntza. Protagonista zu zeu: garapen pertsonala eta kolektiboa.

Higiezin egitasmoak

Lurralde antolamenduarekin loturiko egitasmoak bideratzeko azterketak eta eremu ezberdinen arteko koordinazioa zein ingurumenari begirako ardatza garatzeko lan-eremuen garapenerako laguntza eskaini dezakegu.

Eragile ezberdinen arteko bitartekaritza baliatuz, edota zerbitzu berezituak zuretzat gauzatuz, Haragok zubi lana egingo dizu.

Zeure mugetatik harago iristeko, zeure bidea errazteko. Zeu eta zeure helburuen arteko zubi izango gara, arlo ezberdinetan: higiezinen esparruan; komunikazio eta koordinazioan; elkarbizitzaren eremuan; aldaketa prozesuak laguntzen (coaching); talde antolaketarako formazioan… Eta beharrezkoak dituzun eremuetan.

Zeuk aurrera eraman ezin duzun hori egiteko bideak jarri eta bitartekoak bilatzen ditugu, baita hastear dauden ibilbideetan ere.

Aran Erasun Urtzelaieta
Zuzendari. Coach. Trebatzaile. Formatzaile. Bide lagun.