Formakuntzak
XXI.mendeko enpresek eskatzen dituzten gaitasunak trebatzeko erakunde osoa inplikatzen duten ikasketa prozesuak bidelaguntzen ditugu, edota beharren araberako formakuntza zehatzagoak ere garatu.
Ikasketa, prozesu bat bezala ulertzen dugu (entzun, pentsatu, praktikatu, ikasi). Hala, formakuntza saioak partaideen kasu errealetatik ikasteko tarteekin uztartzen ditugu, ikasketa, bizi duzuen errealitatearekin lotuz. Hemen aukera batzuk:
- GURE BOTERETIK
 - ISILTASUNETIK ELKARRIZKETARA
 - JENDAURREKO KOMUNIKAZIOA
 - TALDE OSASUNA
 - AHALDUNDU PAREKIDETASUNERAKO
 - KOORDINAZIO ERAGINKORRA
 
1.
GURE BOTERETIK
				Zerbaitekin asmatu ezinik? Lan taldeak lideratzeko zailtasunak?
Ardura postuetan zaudetenek, zuen botere pertsonal, sozial eta organizazionalaz jabetuz, ardura postuak eskaintzen dizuen eragin-aukera modurik eraginkorrenean erabiltzeko gakoak landuko dituzue ikuspegi sistemiko batetik.
ZER-NOLA
- 3 saio zuzendaritza taldearekin.
 - Bakoitza 4 ordukoa
 - Bakarkako 2 saiorekin lagunduta.
 
2.
ISILTASUNETIK ELKARRIZKETARA
				Zerbaitekin asmatu ezinik? Lan taldeak lideratzeko zailtasunak?
Ardura postuetan zaudetenek, zuen botere pertsonal, sozial eta organizazionalaz jabetuz, ardura postuak eskaintzen dizuen eragin-aukera modurik eraginkorrenean erabiltzeko gakoak landuko dituzue ikuspegi sistemiko batetik.
ZER-NOLA
- 5 talde saio
 - Bakoitza 3,5 ordukoa
 - Ikastaroak BRIDGE harreman estiloen txosten pertsonal zein taldekoak barnebiltzen ditu.
 
3.
JENDAURREKO KOMUNIKAZIOA
				Egiten dugunaren arrakastaren zati garrantzitsu bat, pertsonen arteko elkarrizketen kalitatean dago. Feedback eman eta jasotzeko gaitasuna eta taldean dituzuen elkarrizketak hobetuz, lan giro hobea eta gatazken prebentziorako oinarria jartzen ariko zarete.
ZER-NOLA
- 4 talde saio, 4 ordukoak
 - Bakarkako 2 saiorekin lagunduta
 - Ikastaroak BRIDGE harreman estiloen txosten pertsonala barnebiltzen du.
 
4.
TALDE OSASUNA
				Tentsioak nabari dituzue taldean? Parte hartzean desorekak? Inplikazioa ez da nahiko zenuketeena?
Partaideak taldeko kide sentitu eta beren onena eskaini dezaten talde bizitzaz jakin beharreko oinarrizkoak jorratuko ditugu. Kideen segurtasun psikologikoa zerk indartu edo eta oztopatzen duen eta taldekideen talentuak ikusi eta egitekoaren mesedetan jartzen trebatuko zarete.
ZER-NOLA
- 4 saio zuzendaritza taldearekin.
 - Bakoitza 4 ordukoa
 - SIKKHONA metodoa eta talde txostena erabiltzeko aukera izango da, taldearen harreman-osasuna aztertzeko.
 
5.
AHALDUNDU PAREKIDETASUNERAKO
				“Ez nahiko” sentitzen zarete? Zuen iritzia izan eta emateko zailtasunak dituzue?
Emakumeentzako prestakuntza, gaitasun pertsonal eta komunikatiboa landuz. Genero mugak (kanpo zein barnekoak) bereizi eta horiek gainditzeko autokonfiantza eta asertibitate bitartekoak eskuratuko dituzue.
ZER-NOLA
- 4 talde saio
 - Bakoitza 3 ordukoa
 - Segurtasun espazioak elkar-sortzetik, norbere garapen bidea jorratzeko ikasketa- bizipena
 
6.
KOORDINAZIO ERAGINKORRA
				Lan ezberdinak elkarlotzeko zailtasunak? Bi pertsona berdina egiten? Bidean galtzen dira zereginak?
Lan prozesuetan pertsonen artean koordinatzeko zer hartu behar den kontuan eta akats ohikoenak non izaten ditugun ikasiko duzue. Eskaerak luzatu eta lana amaitu eta ebaluatu bitartean dauden lau faseak jorratuko ditugu, eginez ikasiz.
ZER-NOLA
- Egun bateko saioa
 - Team building
 - Natur eremu batean, edo nahiago baduzue zuen bulegoetan laborategia
 
															Zertarako
- Komunikazio jarduera hobetzeko, barne mailan zein kanpora begirako jardueran.
 
- Talde lanerako gaitasunak trebatzeko, harreman eremuari begira. Talde eraginkortasunerako garapen bidea egiteko, banaka zein taldean.
 
- Lidergo gaitasuna garatu, eta eredu propioa(k) osatzeko, norbere berezitasun eta balioetatik
 
															Norentzat
Lantaldeentzat, enpresa, elkarte zein instituzioetan talde jarduera modu eraginkortu nahi dutenentzat.
Talde arduradunentzat, lidergo eredu propio eta bizigarriagoak gorpuzteko gakoak, bideak eta ikuspegiak jorratuz.
Beren bizitzaren jabe egiteko bidean diren emakumeentzat. Aldaketa, garapena eta edota bizitza askeago bat bilatzen dutenentzat. Besteak beste, Jabe Programaren bitartez.
															Nola
Taldearen beharra entzuten dugu, formakuntza eskaintzak horri erantzuteko
Ikasketarako testuinguru integratzailea sortzen dugu, denon beharrak entzunez.
Elkar ikasketa: denon ezagutza eta jakinduriatik elkar elikatzeko bideak.
Ikasketa osoa: gorputzetik, emoziotik, hizkuntzatik. Eginez ikasten dugu.
Norbere balio, izate eta estiloarekin bat egiten duten bideak arakatuz.
