Baliotsuak
gara
Aniztasuna, taldearen altxor
Helburua: Taldekide guztien ekarpena identifikatu eta balioan jartzea bilatzen du bizipen honek. Pertsona bakoitzak taldeari ematen dion horri arreta jarri eta aitortza eta eskertzari tokia ematea.
Ikuspegia: Taldean dauden balio eta rolei begiratuko zaie. Zein uste duzu dela zurea? Eta gainerakoek zein uste dute betetzen duzula? Zertan zarete
indartsu? Eta zer duzue indartzeko? Kide guztien ekarpena ikusarazi eta aitortu zein eskertzeko aukera eskaintzen duen bizipena da. Rol bakoitzaren ekarpena ulertu eta bizitzeak, taldea bere osotasunean ikusi eta ulertzeko aukera ematen du. Ordura arte izandako begirada aldatu eta lankideei beste
leku batetik begiratzeko aukera erraztuz.
Norentzat: Taldeari sakontasun gehiagorekin begiratu nahi diozuen horiei
zuzendua. Pertsonen ekarpenari balio bat eman nahi diozuen taldeei.
Dagoena edo falta den horri ere begiratzeko gogoz zaudeten horientzat egokia.
Metodologia: 4 orduko saioa. Dinamika eta gogoeta.