Formakuntza eta trebakuntza
Ikasketa espazioak sortzen ditugu, pertsona eta taldeen gaitasunak trebatu eta indartzeko.
Zertarako
- Komunikazio jarduera hobetzeko, barne mailan zein kanpora begirako jardueran.
- Talde lanerako gaitasunak trebatzeko, harreman eremuari begira. Talde eraginkortasunerako garapen bidea egiteko, banaka zein taldean.
- Lidergo gaitasuna garatu, eta eredu propioa(k) osatzeko, norbere berezitasun eta balioetatik
Norentzat
Lantaldeentzat, enpresa, elkarte zein instituzioetan talde jarduera modu eraginkortu nahi dutenentzat.
Talde arduradunentzat, lidergo eredu propio eta bizigarriagoak gorpuzteko gakoak, bideak eta ikuspegiak jorratuz.
Beren bizitzaren jabe egiteko bidean diren emakumeentzat. Aldaketa, garapena eta edota bizitza askeago bat bilatzen dutenentzat. Besteak beste, Jabe Programaren bitartez.
Nola
Taldearen beharra entzuten dugu, formakuntza eskaintzak horri erantzuteko
Ikasketarako testuinguru integratzailea sortzen dugu, denon beharrak entzunez.
Elkar ikasketa: denon ezagutza eta jakinduriatik elkar elikatzeko bideak.
Ikasketa osoa: gorputzetik, emoziotik, hizkuntzatik. Eginez ikasten dugu.
Norbere balio, izate eta estiloarekin bat egiten duten bideak arakatuz.