Jabe logotipoa - Harago

emakumeen ahalduntzerako eta (barne) mugak hausteko bitartekoak eskaintzen dituen programa da:

  • Norbere gaitasunak lantzeko formazioa (tailer teoriko-praktikoen bitartez).
  • Coaching pertsonala: aldaketa prozesu pertsonaletarako laguntza.
  • Taldeko coachinga: ahalduntze kolektiboa errazteko bidea erraztu eta lagundu.

Nondik

Egunero eraikitzen den emakume ereduak ezaugarri jakin batzuk ezarri dizkio jendarte honetan, eta geure baitan bizi da. Emakume eredu honek ezaugarri jakinak ditu: eremu pribatua, samurtasuna, zaintza, edertasuna… Ondorioz, geure ahalmen guztiak mugatuta ditugu, eredu horretara hurbiltzeko.

Non daude muga horiek? Geure baitan.
  • Geure eskema mentaletan, egunero geure hizkuntzarekin sortzen dugun munduan
  • Geure emozioetan. Egunero sortzen zaizkigu aurrekoekin loturiko emozio mugatzaileak, geure inguruan gertatzen direnekin lotuta.
  • Geure gorputzean. Eredu honek zeharkatu egiten gaitu: geure irudiaren inguruan nagusitzen diren erabakietan, geure gorputzarekiko errespetu ezan…
Honek guztiak eragin mugatzaile nabarmena du, gutxienez bi dimentsiotan:
  • Emakumeongan, emakume bakoitzarengan.
  • Emamumeok parte hartzen dugun edozein sistematan: familiarra, soziala, lanekoa… Honek baldintzatzen baitu emakumeok taldeetan dugun rola, papera, jarduera… parte hartzea.
Harago. Jabe: Emakumeen ahalduntzerako eta (barne) mugak hausteko bitartekoak eskaintzen dituen programa

Nola. Ikuspegia

Bizitza erdigunean jartzeko, muga horiek hausteko, pertsona egiten gaituzten eremu horiek guztiak hartu behar ditugu kontuan (hizkuntza, emozioak, gorputza), eta horien lanketatik, banaka edo taldean, bide berriak zabaldu ahalduntzeko.

Geure buruaren jabe izateko, geure baitako mugez jabetzea dugu lehen pausoa. Kontzientzia horretatik mugak geure baitatik gainditzeko bidea egiteko, eta geure ahalmen guztien jabe bilakatzeko. Jabetu, jabetzeko. Konturatu, aldatzeko. Geure buruaren jabe egin eta geure bizitzaren lemazain bilakatzeko.

Zentzu horretan, JABE Programak ahalduntze eta jabetzearen dimentsio pertsonalean jartzen du fokua, lanketa banakoa zein taldekoa izanik ere. Barnetik, ahalduntze kolektibora.

Norentzat

Pertsonak eta taldeak, elkar eraginean:

  • Beren buruaren jabe izan nahi duten emakumeak, aldaketak nahi dituztenak.
  • Berdintasun politikak eta emakumeen ahalduntzerako lerroak garatzen dituzten instituzio eta erakunde publiko eta pribatuak: Berdintasun Sailak, Jabetze Eskolak, Emakumeen Etxeak.
  • Emakumeen parte hartzea sustatzeari begira aldaketak (ikuspegia, kultura organizatiboa, funtzionamoldea…) egin nahi dituzten antolakunde, talde, gune eta enpresak.
  • Emakume ekintzaileak: egitasmoak abian jartzeko prozesuak eta ekintzailetza soziala.

Bitartekoak

  • Formazioa: elkar-ikasketa eremuak (tailer teoriko-praktikoak), norbere gaitasun eta ahalmenak aktibatzeko.
  • Coaching pertsonala: aldaketa prozesuetarako bide-laguntza.
  • Taldeko coachinga: ahalduntze kolektiborako bidea erraztu eta laguntzeko zerbitzua.
Jabe: Emakumeen ahalduntzerako eta (barne) mugak hausteko bitartekoak eskaintzen dituen programa.

Formazio tailerrak