Emakumeak ahalduntzeko coaching eta formazioa
Jendartean indarrean dagoen emakume ereduaren ondorioz hainbat muga barneratuta ditugu. Honek eragina du emakume bakoitzarengan, geure bizitzan, baina baita guk parte hartzen dugun edozein sistematan: familiarra, lanekoa, soziala… Hala, gure rolak, jarduerak, papera… baldintzatuta sumatzen ditugu aldiro.
Hau gainditzeko, JABE programak eskaintzen du:
- Muga horiek gugan bereizi, ze sinismen mugatzailetan indarrean dauden ikustea
- Elkarren ispiluan norbere gaitasun eta ahalmenak garatzea
- Geure buruari balioa ematea, zaintzea, aitortzea.
Norentzat
Pertsonak eta taldeak, elkar ikasketan:
- Beren buruaren jabe izan nahi duten emakumeentzat.
- Berdintasun politikak eta emakumeen ahalduntzerako lerroak garatzen dituzten instituzio eta erakunde publiko eta pribatuentzat.
- Emakumeen parte hartzea sustatzeari begira (ikuspegia, kultura organizatiboa, funtzionamoldea…) aldaketak egin nahi dituzten enpresa, antolakunde eta elkarteentzat.
- Emakume ekintzaileentzat.
Nola
Pertsona oso garela aintzat hartuz. Alde mentala (eta hizkuntza mailakoa) badugula, baina emozio eta gorputz ere bagarela.
Indarrean dagoenaz jabetuz, kontzientzia hartuz, konturatuz, lehen pauso gisa. Hortik eraldaketa eta garapen bideak topatu ahal izateko.
Ahalduntze pertsonala, eta baita kolektiboa ere. Barrutik kanpora, eta kanpotik barrura. Bitarteko hauekin:
- Formazioa, elkar ikasketa eremuak, tailerrak. Gaitasun eta ahalmenak trebatzeko.
- Coaching pertsonala. Aldaketa prozesuetarako bidelaguntza.
- Talde prozesuak. Ahalduntze eta garapen kolektiborako bidea erraztu eta laguntzeko.